Tolosako familia bat izan zen salaketa jartzen aitzindari, eta 30 salaketa berri ipiniko direla adierazi dute IRPH Stop plataformako kideek. Kaltedunak eta abokatuak egongo dira prentsaurreko agerraldian, eta adierazpenak egingo dituzte. Gainera, Kutxaren administrazio kontseiluko kideei zuzenduriko idatzia aurkeztu dute, Stop Kaleratzeak elkartearekin batera. Dokumentu horren bitartez hurrengo eskaria egingo dute: helegitea ez jartzea, epaia onartzea eta indizeak baliogabetzea.
Gipuzkoako 20 udalek baino gehigok dei egin diete kutxei IRPH indizea aplikatzeari uzteko, Gipuzkoako Batzar Nagusiak, Eusko Legebiltzarrak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak ere eskaera hori babestu dute. Kutxabank ez da epaia onartzeko prest agertu, eta, ondorioz, elkartetik salaketa gehiago jartzeko erabakia hartu dute, "iruzurrarekin irmo jarraitzeko asmoa" dutela adierazi dute IRPH Stop plataformako kideek.
Kutxaren administrazio kontseiluko kideei erantzukizunez jokatzeko eskatu diete, eta maiatzaren 29an egingo duten bileran bozkatzeko eskaera egin diete. Izan ere, orain arte, kontseiuan Eh Bilduk egin du soilik IRPH indizeen aurka; EAJ, PSE, PP, CCOO eta Pixkanakaren ordezkariek indizeen aldeko jarrera adierazten zuten. Epaiaren argitalpenarekin horien jarrera aldatzea esaktzen dute.
Maiatzaren 6an, Donostiako epaitegi batek epaia kaleratu zuen, eta Kutxabankek erabilitako IRPH indizeak baliogabetzeko agindua eman zuen. Ondorioz, Kutxek "bidegabe kobratutako interesak" itzuli beharko dituzte, eta Euribor +1 indizea kobratu beharko dute.