Bertan behera geldituko dira IRPH indizeak

Ane Elordi 2014ko eka. 2a, 17:22

IRPH indizeak aplikatzeari utziko dio Kutxak. EH Bilduren eskariz, pasadan asteko Kutxako kontseiluan bozketa bidez hartu zen erabakia. Hurrengo pausoa Kutxak Kutxabanki egin behar dion eskaria da, azken horren esku dagoelako indizeak baztertzea.

IRPH Stop eta Stop Kaleratzeak elkarteek  hainbat itaun eta mezu helarazi zizkieten Kutxako kontseilariei. Batetik, epaileak maiatza hasieran kaleratutako epaiari helegitea ez jartzea, epaia aplikatzea, eta, beraz, IRPH indizeak bertan behera utzi eta Euribor +1 indizea ezartzea. Bestetik, Kutxabanken hipotekek sortutako kaltetu guztiei dirua bueltatzea.

Bozketa bidez hartu zen erabakia, eta berdinketa espero bazen ere, EH Bilduk aldeko zazpi botorekin irabazi zuen. PSE-PP-PNV alderdiek osatutako taldeak IRPH indizea bertan behera uztearen kontrako bost boto eman zituen, eta Pixkanaka sindikatuaren botoa ere gehitu zitzaion. CCOO sindikatuko ordezkaria abstenitu egin zen, eta DYAko ordezkaria ez zen aurkeztu.

Epaitegiak Kutxa zigortu zuen Tolosako bikote bati IRPH indizea aplikatzeagatik. Epaia kaleratu ostean, IRPHaren kaltetuek beste 30 salaketa jarri dituzte Kutxaren kontra.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak