Stop Kaleratzeak elkartea pozik da IRPH indizearen epaia dela-eta

Ane Elordi 2014ko mai. 7a, 16:31

Debagoienako Stop Kaleratzeak elkarteak positibotzat baloratu du Kutxabanken IRPH indizearen inguruko auziaren epaia. Salva Gonzalez taldekideak adierazi du helburua dela IRPH indizearen klausulak gehiegizkoak direla frogatzea, eta epaiaren bitartez lehen urratsa egin dutela dio.

Poztasunez hartu zuten atzo Donostiako epaitegi batek argitaratu zuen epaia. Izan ere, Gonzalezen ustez, orain arte, Kutxabankek herritarrei iruzur egin die, eta epaiaren bitartez erakundearen jarrera agerian geratu da. Nahiz eta epaia Gipuzkoako IRPH Stop plataformako kideen aldekoa izan, oraindik Kutxabankek helegitea aurkez dezake. Hori dela eta, Salva Gonzalezen ustetan, garaipenaren lehenengo pausoa baino ez da hau, eta oraindik bidea dago egiteke. Europako 93/13/CEE direktiban oinarritzen da epaia, eta Stop Kaleratzeen ustez, Europako araua izateak berme handiagoa ematen dio auziari; sententziak aurrera eginez gero, gehiegizko klausulak bertan behera geldituko lirateke.

Gonzalezek dio salaketak jartzea garrantzitsua dela, eta hori dela konponbide bakarra. Beraz, Stop Kaleratzeak elkartetik kaltetutako herritarrak salaketa jartzera animatu nahi dituzte. Izan ere, Gonzalezen iritziz, kaltetuen gutxiengoak soilik salatzen du gehiegikeria hori.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak