Hauek izango dira datozen egunotarako antolatu dituzten hitzaldiak:
- Ehun industrialaren galera eta Tokiko Garapena. Jone Etxeberria EHBilduren Ekonomia arduraduna eta Iosu Lizarralde Debagoieneko Garapen Agentziako lehendakaria. Otsailak 19, eguaztena, 19:00etan Antzuolako Olaran kultura etxean.
- Kutxabank: Banku publiko eta soziala? Ainhoa Beola eta Ino Galparsoro, EHBilduren ordezkariak Kutxabanken. Martxoaren 5ean Oñatiko kultura etxean.
- Industria krisia eta balore kooperatibistak. Pedro Iturbe, Gipuzkoako Foru Aldundiko Garapenerako diputatua. Martxoaren 12a, eguaztena, 18:30ean Arrasateko Kultur Aten.
- EHBilduren proposamen sozioekonomikoa. Joseba Permatx eta Pello Urizar, EHBilduko kideak. Martxoaren 20an, eguena, 19:00etan Bergarako Irizar jauregian.
- Balioen krisia eta politika sozialak Gipuzkoan. Arantxa Urkaregi eta Ander Rodriguez. Martxoaren 26an, 19:00etan Aretxabaletan.
Hitzaldiez gain, mobilizazioak ere antolatu dituzte martxoaren 12rako bailarako herri guztietan eta hauxe izango da horietan erabiliko den leloa: Debagoienean duintasunez bizi eta lan. Burujabetza eta eraldaketa soziala.