Beñat Arnaizek irabazi du Idiazabalgo krosa

Xabier Urtzelai 2014ko urt. 27a, 09:38

Beñat Arnaiz aretxabaletarra nagusitu zen atzo, domeka, Idiazabalgo 34. krosean. Debagoieneko atleta asko izan ziren lasterketa berezian, Anpo enpresaren urteurrena ospatzeko, ibilbidea zati bat lantegi barrutik egin zuten-eta. Hala, 10 kilometrotako lasterketak sekulako parte-hartzea izan bazuen ere –613 lagun iritsi ziren helmugara– Beñat Arnaiz izan zen azkarrena (33.47). Aretxabaletakoaz batera, Ritxar Fernandez oñatiarra 3 segundogatik ez zen podiumera igo, eta Oñatikoa laugarren postuaz konformatu behar izan zen. Podiumera igo zen Marisol Ramos oñatiarra, hirugarren egin zuen emakumezkoetan. Aipatzekoa, baita ere, Endika Donnay arrasatearrak egindako lasterketa, 10 onenen artean sailkatu zen-eta. Argazkia: Lasterketak.com

Lasterketako sailkapena ikusteko, egin klik hemen.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak