Azken jokaldian berdinketa lortzeko aukera izan zuten Ford Mugarrikoek

Jagoba Domingo 2014ko urt. 26a, 09:00
Norgehiagoka gogorra eta serioa jokatu arren, 36-34 galdu zuen Ford Mugarrik atzo Zaragozan.

Dominicos Zaragoza sailkapeneko bigarren postuan dago eta talde oso indartsua eta kalitate handikoa duela argi utzi du azken hilabeteetan. Bada, guzti horri aurre egin eta ia-ia garaipena ekarri zuten etxera Pablo Gartziaren mutilek. Izan ere, azkenengo minututan berdintzeko jaurtiketa izan zuten, baina zoriak beste aldera begiratu zuen eta baloiak ateko bi zutabetan jo ondoren, Zaragozakoek kontraerasoan sartu zuten azken gola.

Partidu ikusgarria

Etxera punturik ekartzea lortu ez bazuten ere, egindako partiduarekin pozik amaitu zuten Ford Mugarriko jokalariek. Norgehiagoka osoan zehar taldea oso lehiakorra izan zen, defentsan lan gogorra eginez eta aurrean jokaldiak ondo bukatuz. Ikusleentzako partidu polita izan zela esan zuen Gartziak, joko azkarrarekin eta markagailuan bi taldeentzako abantailekin. Hala ere, 60 minutuak pasatu ondoren, azken jokaldiko zoriak eta Zaragozakoen eskarmentuak, etxean utzi zituen puntuak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak