Lehenengo zatian markagailuan parekatuta ibili ziren, baina bigarren zatia gogorragoa egin zitzaien Muniategiren jokalariei. Taldeak orekarik gabe jokatu zuen, eta gasteiztarrek Mikel Plazaola hegalekoari egin zioten defentsa mistoari ez zioten aurre egiteko biderik aurkitu. 27 eta 28 galdu zuten.
Hala ere, azken segundora arte borrokatu zuten, eta berdintzeko eta aurretik jartzeko aukerak izan zituzten. Muniategiren arabera, azkenengo minutuetako penalti batek eta kontraeraso batek eman zien garaipena Corazonistas taldekoei.
Beste baja bat
Aurtengo denboraldian, bergararrak arazo dezente izaten dabiltza lesioak direla eta, eta Manuelena nahikoa ez, eta Gorka Uribek ere min hartu zuen atzamar txikian. Partiduan lekutik atera zitzaion eta, jokatzen jarraitu zuen arren, amaitu ostean ospitalera joan behar izan zuen.
Hala ere, hurrengo norgehiagoka heltzeko zain daude. Zapatuan egin zituzten akatsak behin ikusita, Hondarribiaren aurka, bigarren sailkatuen aurka, jokatuko dute datorren astean.