ALBISTEAK

Bigarren aldiz Pop Up azoka egingo dute Bergaran, asteburuan

Julen Iriondo 2016ko abenduaren 14a

Urri erdi aldera egindakoaren ondotik, bigarren Pop Up azoka egingo dute Bergaran asteburuan, Bedelkarren Bergara Bizi ekimenak antolatuta. Hogei komertzio izango dira bertan, eta %10eko deskontua izango dute produktuek.

Pop Up azokaren ezaugarria da hainbat komertzio batzen direla gune itxi berean. Kasu honetan, urrian bezala, San Martin plazan, Biltoki denda egondako lokalean egingo dute azoka.

Hogei komertziok eramango dituzte bertara euren produktuak, eta dendan baino %10 merkeago jarriko dituzte salgai. Horrez gain, erosleen artean 100 euro zozkatuko dituzte, han bertan gastatzeko.

Aurrekoan bezala, garagardo txoko bat ere izango da, eta baita kafea erreillenoekin hartzeko aukera ere.

Azokaren ordutegia izango da zapatuan 10:00etatik 14:00etara eta 17:30etik 20:30era eta domekan 11:00etatik 14:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak