Garitanoren esanetan, jende asko ibili da bai zapatuan eta bai domekan azokan: "Zapatu arratsaldean, adibidez, jendea zain zegoen kanpoan, noiz irekiko".
Aurreikuspen guztiak gainditu dituztela-eta, azaldu du aztertuko dutela denbora asko pasatu gabe era honetako beste azoka bat egitea.
Azokarako aukeratutako lekuak oso ondo funtzionatu duela ere adierazi du.