Bergarako Udalak eta Bedelkar Bergarako merkatari eta ostatarien elkarteak Biltokin antolatu duten Pop Up ekimenarekin bat egingo du eta plazara hurbiltzeko "aukera aparta" izango da.
Domeka Azokan, oraingoan, 40 postu egongo dira, hauetatik erdiak, hogei bat, bergararrek jarritakoak izango dira.
Postuen artean denetik izango da: haur eta nagusien arropa, jostailuak, altzariak, liburuak, musika, bitxiak eta bitxikeriak, osagarriak…