ALBISTEAK

Herritarrek sekulako gogoa jarri dute Kilometroetako bideokliparen grabaketan

Monika Belastegi Aranzabal 2016ko apirilaren 30a

Maiatzaren 20an aurkeztuko dute Kilometroak 2016ren kantu ofiziala eta dagoeneko bideoklipa ere grabatzen ari dira. Atzo hasi ziren eta gaur arratsalderako deialdi berezia egina zuten ahalik eta herritar gehien batzeko asmoz. Erdiguneko zenbait lekutan grabatu dituzte irudiak herriko erraldoi eta buruhandiak lagun zituztela. Gogotik jardun dute guztiek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak