Eskerrik asko bideoklipean parte hartu duzuen guztioi

Erabiltzailearen aurpegia Kilometroak 2016 Bergara 2016ko maiatzaren 2a

Grabatu ditugu Kilometroak 2016ko abesti ofizialeko irudiak. Orain, bideoklipa osatu eta laster aurkeztuko dugu, jende guztiak ikus eta entzuteko moduan izan dezan.

Emon taldeak eta Maddi Iñarrak egin duten abestia zoragarri geratu da eta bideoklipa ere berdin geratuko den itxaropena dugu. Eskerrak eman nahi dizkiegu, lerro hauen bidez, bai abestiaren zein bideokliparen grabazioan parte hartu duten gonbidatu eta teknikari guzti-guztiei. Demasak zarete!

Abestiaren grabazioan: Elkar eta AME estudioak, Aranzadi Ikastolako haurrak, Sorkun Rubio, Andoni Bonafau (Kometa), Porrotx, Beloki, Unai Azkarate eta Moro.

Bideoklipean: Goiena Komunikazio Taldea, Arteman Komunikazioa, Orpix, Camden Town dantza akademia, Bergarako Erraldoi Taldea eta Bergarako Udala.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak