Javier Gantxegi elkarteko presidenteak azaldu duen moduan, 1,90x1,90 metroko neurria du, ia 100 kiloko pisua eta bi hilabete inguru eman dute egiten. Bestalde, Gantxegik azpimarratu nahi izan du, logoa eurek egin badute ere, herriko beste eragile batzuk ere hartu dutela parte: Enbalan lantegiak jarri du egurra; Bergara Margoak, pintura; eta Gisasola Burdindegiak beharrezkoak ziren beste hainbat pieza.
Atzo, barikua, arratsaldean eroan zuten logoa, zatika, –beltz koloreko d hizki handi bat eta koloretako beste zortzi txikiagoak– Aranzadi Ikastolara eta bertan muntatu zuten. Ikastolatik adierazi dutenez, oso eskertuta daude Taila Eskolarekin eta ikastetxe sarreran jarriko dute haiek egindako logoa.