Bestalde, eta Demasa Astearen barruan, baita ere, gaur, zapatua, 18:00etan, Urrestillako musikariak antzerkia eskainiko dute DBH4ko ikasleek Seminarioan. Ostean, munduko dantzak egongo dira eta txikitxoentzat bestelako ekimenak. Gazteentzat, 19:30ean trikitipoteoa hasiko da Seminariotik, eta gaztetxean Bertsio Gaua egingo dute 22:00etan Diablues&Bluecifer, Asea, Kaltz eta Petrol Bombs taldeek.