Aukera gutxikoa izan da lehen zatia, eta Soraluzeren gola korner jaurtiketa baten ostean iritsi da, aldaratzea aprobetxatuta.
Bigarren zatian berdinketaren bila zelairatu dira etxekoak, eta Mikel Juaristi entrenatzaileak egindako aldaketen behar zuen txispa eman diote Bergarari. Hainbat aukera garbi sortu ditu taldeak –bereziki ordu laurden inguru iraun duen erauntsi batean–.
Hor ez da, ordea, golik iritsi, baina bai arauzko denbora betetzearekin. Soraluzeko atzelariak ez dira fin ibili baloi bat urruntzerakoan, Herrani iritsi zaio, eta hark ez du barkatu.
Beste bost minutu izan ditu Bergarak bigarrena egiten saiatzeko, baina markagailuan ez da aldaketarik izan.