Neurketa amaieran gustura zen Arrasateko entrenatzaile bizkaitarra: "Gabonetan talde modura ohi bezala entrenatu gabe, beldur apur bat izaten da lehen partidurako. Baina etxean jokatzeak beti laguntzen du".
Giro haizetsu eta bustira ere ondo egokitu da taldea, eta lehen zatiko bi entseguen ostean, bigarreneko hamargarren minuturako bazituzten beste bi zakuan; gero iritsi dira beste hiru. Entseguen egileak izan dira: Lezamiz, Beñat, Aztiria, Iñigo, Heriz eta Dolara (2).
Honenbestez, urte berrian ere bide onetik jarraitzen dute Arrasatekoek. Otsail bukaeran amaituko den Euskal Ligako 2. Mailako lehen fasean partidu denak irabaztea da taldearen helburua, eta igoera lortzeko lehiatzea horrela. Hala aitortu du Isasik.