Bi luzapen behartu arren, ezin MUk liderrari irabazi: 106-107

Julen Iriondo 2016ko urt. 10a, 00:23

Ikuskizun ederra eta emozioa nahi beste; emaitzak baino ez du huts egin partidua borobiltzeko. Bai defentsan eta bai erasoan, lan handia eta ona egin du MUk Pielagosen aurka, azkenean saririk gabe geratu arren.

Oso partidu estua jokatu dute arrasatear eta kantabriarrek. Horren erakusle, laurden amaieretako emaitzak: 20-23; 42-43; 63-68.

Puntu gutxiko aldearekin baina atzetik joan ostean, sei minuturen faltan lortu du berdintzea MUk, 70na. Zirrara handiko minutuak izan dira. Eta lehenengo eztanda, laugarren laurdenaren amaieran: zortzi segundo falta ziren, eta hiru puntu atzetik Arrasatekoak. Kanpokoek falta behartu eta Zeziaga jaurtiketa libreetara. Lehena barrura, eta bigarrenean kale, nahita. Errebotea arrasatearrentzat, eta barrura. Nahi bezala atera da jokaldia. Lau segundoko azken jabetza Pielagosentzat: hirukoan huts, baina errebotean barrura; hortxe hortxe egon da, baina denboraz kanpo, epaileen ustez, hainbat kontsulta egin ostean. 81na, luzapenera.

Luzapenean, hamabost segundo faltan hiru goitik kanpokoak eta bi jaurtiketa libre alde; baina biak huts egin, errebotea arrasatearrek eta hirukoa barrura. 93na. Bigarren luzapenera.

Eta berriz ere azken segundoetara atzetik, estu baina atzetik, MUkoak. Eta oraingoan zorterik ez. Bi hiruko ahalegin huts, eta azkenean bikoa saskira; baina ez zen nahikoa: 106-107. Saririk gabeko lan handia arrasatearrena.

Pielagos taldeko 10 zenbakidun David Garcia izan da partiduko saskiratzaile onena, 33 punturekin; gertu, MUko Gorka Arejolaleiba, 32rekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak