Bergarako Udalbatzak berretsi egin du permuta EAJren ezezkoarekin

Imanol Gallego 2014ko ira. 9a, 16:21

Bergarako osoko bilkurak -gobernu taldea eta PSE-EEren aldeko botoekin- atzo berretsi zuen Errege Seminarioa eta Arrizuriaga jauregiaren arteko permuta. EAJ oso kritiko azaldu zen, eta proiektuaren hainbat punturekin ados ez egoteaz gain, Bergarak eraikin garrantzitsu bat galduko zuela azpimarratu zuten.

Pasa den astean Bergarako Errege seminarioa eta Arrizuriaga jauregiaren permutak aurrera egingo zuela jakin ostean gobernu taldeak ez-ohiko osoko bilkura deitu zuen atzo erabakia berresteko. Deialdiak baina, ez zuen udal talde guztien onespena jaso. EAJtak gaia hobeto aztertzeko, denbora gehiago behar dela uste du eta halaxe eskatu zuen. Jeltzaleen ustez gainera, bi eraikinak Bergararren ondare izan beharko lirateke.

Oiarbidek gobernu taldeari egotzi zion permuta aurrera eroan izana burugogorkeria politikoagatik eta erakunde bati kapritxoa emateagatik. Jaione Isazelaia alkateak gogora ekarri zuen permuta sakon hausnartutako proiektu bat dela eta Bilduk udal hauteskundeetarako aurkeztutako konpromisoetako bat ere badela, eta azaldu zuen, truke honek onura handiak ekarriko dizkiola herriari. Bi eraikinak berrituko direla azaltzeaz gain, museoa eta UNEDeko proiektu guztia gauzatuko da-eta.

Permutaren aurrekontuak ere eragin zuen eztabaida. EAJk uste du aurkeztutako zenbakiak ez direla ongi ulertzen eta garatu beharreko proiektuaren zenbatekoa ere ez dela ongi jasotzen. Isazelaiak alkateak puntu hori azaldu zuen: "Diputazioak aurreratu duen dirua patronatora pasako da eta Arrizuriaga konpontzeko balioko du. Gero, aldundiak ordaindu beharreko zatitik kenduko da kopuru hori ".

EAJko zinegotziek informazio eza salatzeaz gain, udal gobernuak herriko ondarea ez errespetatzea egotzi zion alkateari, eta jauregiarekin batera, lorategietako zati bat eman behar hori ere gogor kritikatu zuten. Alkateak, bere aldetik argi utzi gura izan zuen, permutak ez duela lorategiaren erabilpen publikoa kolokan jarriko. Azkenean sozialisten eta gobernu taldearen botoekin, permuta berretsita geratu zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak