Bergarako UNEDen permuta sinatu dute patronatuko kideek

Gaur batzartu da UNED-Bergara Fundazioko patronatua Bergaran. Eta sinatu egin du Errege Seminarioa eta Arrizuriaga jauregia trukatzea ahalbidetzen duen hitzarmena. Gipuzkoako Diputazioak, Kutxak, Bergarako UNEDek eta Bergarako Udalak, hortaz, ofizialdu egin dute adostasuna, hedabideen aurrean agertuz.

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Bergarako Udalak eta UNEDek egoitza aldaketa  gauzatzeko lehen urratsa eman dute. Horretarako hitzarmena sinatu dute eta Aldundiak 1.717.000 euroko diru laguntza eman dio Bergarako udalari, Errege Seminarioa eta Arrizuriagaren arteko permuta gauzatu ahal izateko.

Hitzarmena Martin Garitano Gipuzkoako diputatu nagusiak, Jaione Isazelaia Bergarako alkateak eta Iñaki Esparza UNED-Bergarako zuzendariak sinatu dute gaur Bergaran.

Uztailaren 29ko Diputatu Kontseiluan onartu zen erabaki hori. Lehenago, ekainaren 6an egin zen UNEDeko Patronatuko bileran onartu zen permutaren operazio osoa, "aukera emango baitu UNED-Bergara zentro elkartuaren eta Bergarako Udalaren instalazioak eta funtzionalitatea nabarmen hobetzeko".

Bestalde, behin permuta gauzatuta, Arrizuriaga jauregian egokitzapen obrak egingo dira UNEDen egoitza bertan kokatzeko.

Diru laguntza horri esker Bergarako Udalak Errege Mintegia eskuratuko du bertan, besteak beste, kultura erabilera anitzerako gunea eta museoa kokatzeko.

Erlazionatuak

Permutari ezetza emateko Bergarako EAJren arrazoiak

Bergara

Hona hemen EAJk hedabideetara bidalitako oharra, osorik, permutari ezetza emateko arrazoiak azalduz: "EAJ-PNVk atzoko udalbatzan adierazi zuen alka...
Bergarako Udalbatzak berretsi egin du permuta EAJren ezezkoarekin

Bergara

Bergarako osoko bilkurak -gobernu taldea eta PSE-EEren aldeko botoekin- atzo berretsi zuen Errege Seminarioa eta Arrizuriaga jauregiaren arteko per...
Aldundiak 1,7 milioi euro emango dizkio Bergarako Udalari permuta gauzatzeko

Bergara

Bergarako Udalak Arrizuriaga jauregia Errege Mintegiarengatik permutatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru laguntza jasoko du: hain justu ere, 1.7...

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.