'Escape room'-a izango da Andramaixetako lau egunetan

Aretxabaleta

Andramaixetako berrikuntzetako bat izango da Escape room karabana. Abuztuaren 14tik 17ra bitartean egongo da Kurtzebarri eskolako kantxan eta 16 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute –10 urtetik 15 artekoek heldu batekin–. Txanda hartzeko epea abuztuaren 8an irekiko dute honako helbidean: www.lacaravanaescaperoom.com