ALBISTEAK

Samuel Fernandez izan da Leintz bailarako 83. itzuliko txirrindulari azkarrena

Hasier Larrea 2022ko abu. 16a, 16:45

Aretxabaleta kirol elkarteak antolatutako 115 kilometroko ibilbideari 10:00etan ekin diote Durana kaletik. Debagoiendarrik onena Unai Cuevas oñatiarra izan da gaurkoan.

Gatzagako eta Arlabango mendateak tarteko, ihesaldi saiakera ugari egon dira lasterketan zehar. Lizarte taldeko ziklistek erritmoa bizkortu dute, baina aurkariek gertutik jarraitu diete uneoro, eta Arlabango azken jaitsieran heldu dira lasterketa burura podiumera igo direnak.

Durana kaleko helmugan, esprintean erabaki da lehia, Caja Ruraleko Samu Fernandez asturiarra izanik azkarrena. Podiuma Iago Segoviak eta David Dominguezek osatu dute, eta mendateko saria ere azken honek eraman du. Talderik onena, berriz, Caja Rural izan da. Marino Lejarretak, Asier Guenetxeak eta Ainize Barrainkuak banatu dizkiete sariak, eta Aretxabaletako jaiak direnez gero, baita bi alkate txikiek ere.

Jarraitzaileen babesean

Aldapetan majo sufritu arren, jarraitzaileen bultzada sentitu dute uneoro txirrindulariek. Irabazleak berak onartu du ziklismoarekiko sekulako afizioa dagoela hemen. 

Probak izan du ordezkari aretxabaletarra ere: Enaitz Garai Lazkano. Tamalez, ezin izan du ibilbidea osorik amaitu. Arantza hori kentzeko aukera izango du denboraldi amaiera honetan gelditzen diren probetan.

 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak