Alkate txikien eskutik hasi dute Haurren Eguna Andramaixetan

Aitor Agiriano Arrese 2022ko abuztuaren 16a

Ihintz Alberdi eta Unax Agirianok izan dute aurten alkate txiki eta alkateorde txiki izan eta herriko haurrak festa giroan murgiltzeko ardura. Udaletxeko balkoian pregoia irakurrita eta japoniar bonben jaurtiketarekin hasi dute Andramaixetan protagonista izango diren festa eguna. Ondoren, buruhandiak eta herri kirolak izan dituzte gozagai. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak