Jabier Osorok irabazi du Andramaixetako bola-txapelketa

Mirari Altube Arrese 2022ko abu. 17a, 10:47

Bola-txapelketak giro polita sortu zuen beste behin bolatokian, atzo iluntzean. 35en bat lagunek jardun zuten nor baino nor gehiago eta sari nagusia Elgoibarko Jabier Osorok eskuratu zuen.

Haren atzetik geratu ziren Josu Aranzabal aretxabaletarra, Jesus Mari Gorosabel arrasatearra eta Untzillako Jesus Agirre; lehenengo biek zazpina txirlo bota zituzten eta beste biek seina.

Aurretik, neska-mutikoek ere jardun zuten; 46 inguru elkartu ziren txapelketan eta antolatzaileak oso pozik zeuden bola-jokoak gaztetxoen artean sortutako ikusminarekin. Gaztetxoen mailan txirlo gehien bota zituztenak izan ziren Iker Martinez (4 txirlo), Unax Maria (3 txirlo) eta Aner Maria (2 txirlo). Eta nagusien mailan Oinatz Akizu (4 txirlo), Alain Etxebarria (4 txirlo) eta Jokin Lanzos (3 txirlo).

Bola Taldeko kideak pozik agertu dira bolatokian sortutako giro politarekin eta eskerrak eman gura izan diete parte-hartzaileei zein ikusleei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak