Aratuste jaietako kontu guztiak hemen: egitarauak, artikuluak, argazkiak eta bideoak.
Aratuste-martitzena giro ederrean ospatu dute Bergarako San Martin eskolan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2018 ots 14 Bergara

Eguraldi txarraren ondorioz kalejirarik egin ez bazuten ere, giro ederrean ospatu zuten atzo Aratuste-martitzena Bergarako San Martin herri eskolan. Ipuinak hartu zituzten gai moduan eta gai horren bueltan askotariko mozorroak prestatu zituzten.