Gaur arratsaldean egindako Argal Jaiarekin berotu dituzte domekarako motorrak Leizarra musika eskolako ikasleek. Umeak zein helduak, txorimaloz jantzi dira aurten, eta hasiera baten ikuskizuna Herriko Plazan izan behar bazen ere, eguraldiaren ondorioz Iturrigorriko frontoian egin dute dantza.
Ordubete inguru iraun duen saioan zehar askotariko dantzak egin dituzte, eta txistularien, gaiteroen eta alboka jotzaileen doinuak izan dituzte lagun.