Txoko askotako pertsonaiez jantzita, Euskal Inauteriak ospatu dituzte Aranzadi Ikastolan

Txomin Madina Milikua 2018ko otsailaren 9a

Euskal kutsu nabarmena izan dute beste urte batez Aranzadi ikastolan ospatu dituzten Aratusteek. Miel Otxin, joaldunak, kotilun gorriak, Abaltzisketako txatxuak... Inauteriekin lotutako askotariko mozorroak jantzi dituzte ikasleek eta irakasleek; baita  baita euskal mitologiako pertsonaienak ere. Eguraldi txarragatik, Errege Seminarioko karpan egin dituzte dantzak; euriak baina, ez die ondo pasatzeko gogorik kendu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak