Mojaz mozorrotuta girotu du Aretxabaleta Txapel Txinek, San Blas egunari keinu eginez

Josu Bilbao Atxutegi 2018ko ots. 3a, 20:44

"Barandiarandarrak eta Gartziatarrak" izan dira txapel onenen garaileak eta 50 euroko saria jaso dute. Torrada lehiaketan 11 parte-hartzaile izan dira aurten eta Basabe tabernak irabazi du beste behin.

Giro kaskarra, eguraldiari dagokionez, baina aretxabaletarrak ez dira beldurtu eta euren txapelak jantzita Txapel Txini ongi etorria egin diote beste urte batez. Aurten ere, gainera, Txintxinekin batera bota du pregoia Txapel Txinek, Aratusteak gertu daudela iragartzeko; eta San Blas eguna izanik, mojaz mozorrotuta agertu dira biak.

Torrada lehiaketan, gainera, aurten 11 lehiakide izan dira, eta laugarren urtez jarraian Basabe taberna izan da irabazlea. Agurtzane Elkoro, UDAko presidentea izan da epaimahaikideetako bat, eta aurten ere "torraden maila oso ona" izan dela azpimarratu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak