Gehiago edo gutxiago mozorrotuta, talentua ugari

Arrasate Musikaleko 120 ikaslek hartu dute parte gaur arratsaldean Amaia antzokian eskaini duten kontzertuan.

Oskorrik, Tito Puentek, Nirvanak eta Howard Shorek bat egin dute gaur arratsaldean Amaia antzokian. Bai, behintzat, beraiek sortutako doinuek. Izan ere, horiek guztiak eta gehiago jo dituzte Arrasate Musikaleko ikasleek Inauterietako kontzertuan.

Batzuk goitik behera mozorrotuta, eta beste batzuk detailetxo txikiekin, taldetan jo dute ikasleek. Gauzak horrela, Jurasiko's talde, Junior´s taldea, Senior´s taldea, Soka talde gaztea, Haize Egur taldea, Orkesta Gaztea eta Banda Gaztea igo dira agertoki gainera. Arantzazu idigoras, Eli Auzmendi, Txus Arriaran, Jon Prieo eta Igor larrañaga ibili dira zuzendari lanetan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.