Euren mozorroak erakutsi dituzte Mariaren Lagundiko neska-mutikoek

Iker Oñate 2018ko ots. 9a, 21:03

Mariaren Lagundia ikastolan ere ez dute hutsik egin Aratusteek. Gaur arratsaldean –egubakoitza– zuten hitzordua; euren mozorroak erakutsi dizkiete bertaraturikoei. Eta ez nolanahi: dantza ezberdinak egin dituzte. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleak izan dira hitzorduko protagonista. Eta euren egin dituzte ipuinetako pertsonaiak; tartean, sagutxoak eta Amelingo Txistularia; Robin Hood; otsoak eta Txanogorritxo; eta ipotxak zein Edurne Zuri.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak