ALBISTEAK

"Bizikidetzaren aldeko urratsa" Oroimenaren Egunean

Amaia Txintxurreta Guridi 2015eko azaroaren 10a

Arrasaten, Bergaran eta Aretxabaletan egin dituzte elkarretaratzeak iluntzean, biktimak gogoratzeko egunean. Arrasaten, esaterako, aurrez jakinarazi duten bezala, EH Bilduko ordezkariak ez dira bertan izan. Gainontzeko ordezkari politikoak, eta beste herritar batzuk, Herriko Plazan izan dira 15 minutuko isilunean. 25 bat lagun batu dira. Bergarako elkarretaratzea izan zen jendetsuena: 50 bat lagun, San Martin plazan; Aretxabaletan, Iturritzar plazan elkartu dira dozena bat lagun.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak