EAJko bost kide, EH Bilduko zinegotzi bakarra eta Irabazikoa elkartu ziren.
EH Bilduren oharra
Aretxabaletako EH Bilduk honakoa adierazi gura izan du:
"Euskal Herrian gertatutakoaren kontaera partekatu baten beharra ikusten dugu.
Horrelako gaiek, honek bereziki, lanketa serio, isila, lasaia eta konpromiso handikoa eskatzen du, eta denon sukaldeko lana exijitzen du.
Gaurko deialdiak ez ditu baldintza horiek betetzen. Ez ditugu etxeko lanak aurrez egin eta EAJ-PSEko gobernuak berandu eta era inprobisatu batean hartu du iniziatiba.
Gainera, kontaera komunekoa eta denon baliokoa izatea nahi badugu, tentu handiz ibili behar gara horretarako. Ezin gara interes partidistetan erori eta norberaren ardurak zuritzeko besteenak aipatu. Lan sakonago eta serioagoa eskatzen du honek.
Dena dela ez dugu uste lan honi bizkarra eman ahal diezaiogunik. Horrenbestez, konpromisoa hartzen dugu honen alde gure indar guztiekin jardungo dugula esatean. Horregatik erabaki dugu gure ordezkari bat gaurko ekitaldian aurkeztea.
Bukatzeko, Aretxabaletako udal gobernua osatzen duten EAJ-PSE taldeei plangintza ordenatua eskatzen diogu. 2016 urteko Memoriaren Egunak Gerra Zibiletik gaur arte Euskal Herrian egon diren biktima guztiak oroitu beharko ditu".