Horrez gain, herri barruko autoen mugimendua gutxitu eta kalea oinezkoendako eta bizikletendako egokiagoa bihurtzeko asmoz, aparkalekuak kendu eta espaloia handitu dute.
Polemika piztu duen obra
Azken urteetan herrian zeresan handiena eman duen obra izan da Arrasate pasealekuarena, Udala eta Foruen plazen arteko bide zatiarena. Aurreko agintaldiko udal gobernuak –Bilduk eta Aralarrek osatua– jarri zuen martxan obra eta, besteak beste, proiektuaren kontra zeuden bizilagunak eta dendariak sinadurak biltzen hasi ziren lanen aurka. Hauteskundeak EAJk irabazi ostean, "ahalik eta azkarren" bide bat irekiko zutela hitz eman zuten: "Herritarrekiko konpromisoa hartu genuen", adierazi du Maria Ubarretxena alkateak.