Udal eta Foru hauteskundeak 2015

Arrasate da zerrenda gehien izango dituen herria

Jokin Bereziartua 2015ko mai. 8a, 07:00

Barberena, Ubarretxena, Gartzia, Merino, Otero eta Urizar.

Sei hautagaien zerrendaren artetik aukeratu ahal izango dute arrasatearrek maiatzaren 24an. Debagoienean zerrenda gehien aurkeztuko dituen herria da Arrasate, sei. Eta Podemos aurkeztuko den eskualdeko herri bakarra ere bada, nahiz eta Baleike Arrasate hautesleen elkarte moduan aurkeztu. Alkategaien artean emakumezko bakarra, EAJkoa.

Alkategaien artean, guztiak berriak, bat izan ezik: Maria Ubarretxena (EAJ) gaur egun zinegotzia da. Gainerakoak berriak dira politikan, Arrasaten, behinik behin; izan ere, Juan Luis Merino Irabaziko zerrendaburua, aurretik Eskoriatzan aurkeztu izan da Ezker Anitzetik eta gaur egun ere zinegotzia da Eskoriatzan.

Honako hauek dira sei alkategaiak: Eneko Barberena (EH Bildu), Maria Ubarretxena (EAJ), Oscar Gartzia (PSE-EE), Juan Luis Merino (Irabazi), Javier Ortiz (PP) eta Igor Urizar (Baleike Arrasate).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak