Maitane Gartziandiaren, Eli Pagolaren eta Miren Artetxeren Ño komikiaren gaineko saioa, Amaia Mariezkurrenak gidatuta. Egileak egongo dira ekitaldian.
Dom Campistronen eta Ael Campistronen eskutik, Emakume Txokoak gonbidatuta.
Dom Campistron marrazkilariak eta Ael Campistron antzezleak etxeko indarkeria lantzen duen Etxean ipuina aurkeztuko dute azaroaren 12an, 18:30ean, Jokin Zaitegi gelan, haurrentzako drag emanaldi baten bidez. Emakume Txokoak eta Udal Bibliotekak elkarlanean antolatu dugu emanaldia. Haran Ubel elkarte feministarekin argitaratutako ipuin honek, haurrei indarkeria identifikatu eta izendatzeko tresnak eskaintzea du helburu. Egilearen esanetan, haurtzaroan etxea babesgune perfektu gisa irudikatzeko joera deseraikitzea ere bada lanaren xedea. Drag formatuaren bidez, ipuinaren mezua haurrei gerturatu eta gorputzen onarpenaren inguruko hausnarketa sustatu nahi dute. 6 urtetik gorako haurrak eta helduak gonbidatuta daude emanaldira.Gerturatu eta ezagutu Etxean ipuina!
Catatumboko Gizarteratze Batzordeko kide Yermin Sanguinok egingo du berba. Catatumbi Kolonbiako ipar-ekialdean dago, eta sufritu dituen gatazka gogorrei aurre egiteko erresistentzia modu ezberdinak garatu ditu.
Oscar Wilderen La importancia de llamarse Ernesto liburuaren gaineko saioa, Amparo Monterok gidatuta.
Hodei Etxarteren Izen baten promesa liburuaren gaineko saioa, Alex Gurrutxagak gidatuta.
Hau ez da zoo bat! liburuaren gaineko saioa, Miren Amurizak gidatuta. LHko hirugarren eta laugarren mailetako neska-mutikoendako.
Aitona floren liburuaren gaineko saioa, Miren Amurizak gidatuta. LHko bosgarren eta seigarren mailetako neska-mutikoendako.