Errigoraren dokumentala: 'Sustraitik espaziora'.
Arrolak antolatuta, hiru proiekzio: - Aldabide: Espeleologiari buruz eta Euskadin sortua. (12´) - K2 Mon amour: K2ren igoera eta parapentean egindako jaitsiera. Frantsesa (40´) - Un printemps au Mont Blanc: muturreko eskiaz. Frantsesa (38´)
Errigoraren Sustraitik espaziora ikus-entzunezkoa ikusgai izango da, UEMArekin lankidetzan. Errigorako kide Alizia Iribarren ere bertan izango da, dokumentala aurkezteko.
Bidezko merkataritza ezagutarazteko Medicus Mundi elkartearen eskutik, txokolate dastatzea eta Semillas de Utkku dokumental emanaldia izango dira.
Sergi Ricart alpinista katalana; Mekong erreka jarraituz egindako bidaia bizikletaz eta eskalatzen. Aloña Mendiko mendi sailak antolatu duen mendi astearen barruan. Doan.
Zine klub saioa. Bost lan proiektatuko dituzte: 'Retro', 'Aldabide', 'Dear Superhero', 'Un dia al año' eta 'Trango'. Iraupena: 102 minutu. Sarrera da 5,50 euro. Aloña Mendiko mendi sailak antolatutako mendi astearen barruan.