Jon Sarasuak egingo du berba, Goienagusik gonbidatuta.
36ko gerraren ostean, frankistek emakumeak bete beharreko papera zein izango zen zehaztu zuten. Ander Leon historialariak Saturrarango kartzelan gerran zehar eta ondoren preso egon ziren emakumeen inguruan ikertu du.
Giza Nutrizioa eta Dietetika graduatu Itziar Txurruka Ortegak egingo du berba, Goienagusik gonbidatuta.
Jose Manuel Ubiergok egingo du berba, Iragana Astintzen zikloaren baitan.
Maialen Martinez eta Amaia Arrietak gidatuko dute hitzaldia. Aurrez eman behar da izena, hemen.
Irene Zugasti Hervas (Madril, 1988) politogo, kazetari, ikertzaile eta analistak, berdintasun politiketan adituak, Palestinako genozidioaren gainean egingo du berba begirada feminista batetik (gazteleraz).
Jexux Kortabarria Kaxeta-k, Maria Eugenia Irazabalek eta Jon Matak bertsolaritzak Antzuolan izan duen bilakaeraz egingo dute berba.
Nere Erkiagaren hitzaldiak liburutegiko BiblioHotz zikloaren baitan. Saio guztiak 18:30ean izango dira eta udal liburutegian. Oharra: ez dira egokiak doluan daudenendako. Urriak 22: Heriotzaz hitz egiteak ez gaitu hilko. Urriak 29: Bizitza amaieran, gure modua. Azaroak 5: Maitasuna, heriotzaren gai nagusia. Azaroak 12: Gure agurra. Azaroak 19: Osasungintzari begira hasi... Azaroak 26: Osasungintzari begira jarraitu... eta agur on!
Herritarrei aurretiazko borondateen dokumentua ezagutzeko eta formalizatzeko aukera eskainiko zaie, norberaren zaintzei eta lehentasunei buruzko erabakiak hartzea sustatzeko. Parte hartzeko osasun-zentroan eman beharko da izena.
Orixol Mendizale Elkarteak antolatuta, Koldo Zubizarreta eta Ainhoa Perez de Nanclaresen eskutik, Estatu Batuetan familia bat bizikletaz bidaia-kronika izango da.
Historia Garaikidean doktore Leyre Arrieta Alberdik egingo du berba, Goienagusik gonbidatuta.