Garbigune ibiltaria Olakua auzoan, autobus geltokiaren ondoan.
Donostiako musika hamabostaldiaren barruan, Alos Quartet orkestra eta euskal musikaren belaunaldi ezberdinen adierazgarri diren artistak: Natxo de Felipe, Gorka Urbizu, Olaia Inziarte, Amorante, Iñar Sastre eta Amaia Elizaran. Sarrerak: 20 euro (14 euro ikuspen murriztua).
Oñati ezagutzeko bisita gidatuak: Santic Spiritus unibertsitatea, Euskal Herriko lehen unibertsitatea, eta San Migel parrokia, Gebara familiaren boterea irudikatzen duena XIV.etik XIX.era. Bisita gidatuak 13:00etan. Tlf: 943 78 34 53 Oñatiko Turismo Bulegoa eta Erdi Aroko San Migel errota. Ordutegia: 10:00etatik 19:00etara. Tlf: 943 78 34 53 Txokolateixia, txokolatearen interpretazio zentroa; Oñatik txokolatearen industrian izandako tradizioa. Denda ere badu. Bisita gidatuak: 12:00etan. Tlf: 605 76 35 95 Arrikrutz koba. Euskal Herriko paisaia karstikoaren adibide aparta. Mendeetan zehar ura arrokan zizelkatutako koba hau aitzindarietako bat izan zen Euskal Herriko ikerketa paleontologikoan. Ordutegia: 10:00etatik 18:00etara. Tlf: 943 08 20 00 Arantzazuko santutegia. Erlijioak eta arteak bat egiten dute han. Ordutegia: 09:00etatik 20:00etara. Bisita gidatuak: 10:30etan eta 15:30ean euskaraz, 12:30ean eta 17:00etan, gazteleraz. Aizkorriko parke naturaleko interpretazio zentroa. Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Tlf: 943 78 28 94
Gurutze Mujikaren pintura eta olio erakusketa izango da ikusgai, Aroztegin. Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.
Mankomunitatearen bilketa zerbitzuak batuko ditu ateratzen diren traste zaharrak. Beira edukiontziaren ondoan utzi behar dira. Bai: altzariak, koltxoiak, linea zuriko etxe tresna elektrikoak (hozkailuak, arropa garbigailuak…) eta linea Gris Marroiko etxe tresna elektrikoak (telebistak, ordenagailuak…). Ez: pneumatikoak, paletak, industria, nekazal eta abeltzaintza aktibitateetan sortutako hondakin handiak eta etxeetako obretako hondakinak (eskonbroa, zokaloak, tarimak, leihoak, markoak...). Aurrez deitu behar da: 943 71 19 38. Oharra: Industriaguneetan ez dago zerbitzurik.