10:00 Diana, herriko txistulariekin. 11:00 Pilota partiduak. Herriko promesa gazteak, Iturrigorri frontoian. 11:00 Milagroko Bandaren bisita adinekoen egoitzara, udalbatzarekin batera. 11:45 Elizbira. 12:00 Meza nagusia, Andra Mari parrokian. 12:30 Pontx pailazoaren ikuskizuna, Mitarte kalean. 13:30 Milagroko musika bandaren emanaldia, Durana kalean. 17:00 Pilota partiduak Iturrigorri frontoian. Afizionatu maila: Zugasti-Gartzia / Etxegarai-Erle. Elite mailan –Udako Master Laboral Kutxa torneoa–: Arraiza-Betegi / Etxegarai-Oses. 17:30 Haur –14 urte arte– eta gazteentzako –14-18 urte– bola-joko txapelketa, bolatokian. 17:30 Zezen puzgarrien jaia haurrentzako, Durana kalean. 19:00 Albina eta Divinaren ikuskizuna: playback saioa, jolasak, koreografiak… Mitarte kalean. 22:30 Balkan Paradise Orchestra taldearen emanaldia, Herriko Plazan. Gazte Mugimenduaren txosnagunea: 12:00 Zirku tailerra. 17:30 Atalataikuan pilotalekura. 20:00 (H)istoriak. Musika. Akrobaziak. Ipuinak. 20:30 Zirrara eta Trigger taldeen kontzertua. Ostean, Makillaje txokoa, Zaloñaurreko hanburgesak eta mojitada. 23:00 Askeandriginia eta Bulkada taldeak. Ostean Zunba beroketa eta KKT eta DJ Aske. 03:00 Galtzontzilo, kulero eta tanga lasterketa. Ostean, DJ Aske. GuGeu txosnagunea: 19:30 Kontzertua: Gypsi La Merced taldea. 22:30 Pintxada kolektiboa.
Urrexolako jaietan, gaur: 10:30 Itxaflero eta kanpai hotsak 11:00 Auzoko meza 13:00 Haur jolasak 13:15 Bolo txapelketa 17:30 Mus txapelketa 20:00 Patata tortilla lehiaketa Ondoren Afari-merienda musikatua
Espeleotxiki abentura irteera Arrikrutz koban. Sei urtetik gorakoendako.Tlf: 943 08 20 00. Gazteleraz.
Oñati ezagutzeko bisita gidatuak: Santic Spiritus unibertsitatea, Euskal Herriko lehen unibertsitatea, eta San Migel parrokia, Gebara familiaren boterea irudikatzen duena XIV.etik XIX.era. Bisita gidatuak 13:00etan. Tlf: 943 78 34 53 Oñatiko Turismo Bulegoa eta Erdi Aroko San Migel errota. Ordutegia: 10:00etatik 19:00etara. Tlf: 943 78 34 53 Txokolateixia, txokolatearen interpretazio zentroa; Oñatik txokolatearen industrian izandako tradizioa. Denda ere badu. Bisita gidatuak: 12:00etan. Tlf: 605 76 35 95 Arrikrutz koba. Euskal Herriko paisaia karstikoaren adibide aparta. Mendeetan zehar ura arrokan zizelkatutako koba hau aitzindarietako bat izan zen Euskal Herriko ikerketa paleontologikoan. Ordutegia: 10:00etatik 18:00etara. Tlf: 943 08 20 00 Arantzazuko santutegia. Erlijioak eta arteak bat egiten dute han. Ordutegia: 09:00etatik 20:00etara. Bisita gidatuak: 10:30etan eta 15:30ean euskaraz, 12:30ean eta 17:00etan, gazteleraz. Aizkorriko parke naturaleko interpretazio zentroa. Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Tlf: 943 78 28 94
GURASO ESKOLA 2025-2026 IKASTURTEA Zer da? Seme-alaben bidelagun izateko prozesuan lagungarri diren ezagutzak, baliabideakt eta barne-konfiantza eskuratzeko elkargunea (gehienez, 15 lagun). Norentzat da? Gurasotasuna modu kontzienteagoan bizi nahi duten eta seme-alabekiko lotura, harmonia eta lankidetza handiagoa bilatzen duten gurasoentzat. Noiz dira saioak? Hilean behin, astelehenetan, 17:45etatik 19:45etara. Nolakoak dira saioak? Gurasoek dakartzaten gaiak, zalantzak, gogoetak edota egoerak abiapuntu moduan hartuta, bideratzaileak eta gainerako taldekideek beren ezagutza, esperientzia eta gogoetak partekatzen dituzte. Askotariko gaiak lantzen dira: beldurrak, agresibitatea, sexualitatea, mugak, sariak eta zigorrak, seme-alabekiko komunikazioa, anaia-arreben arteko harremana, seme-alaba berrien jaiotza, heriotza, gatazkak… Non da? Kuku Miku Elkartean. Bideratzailea Nerea Mendizabal, psikopedagogoa, komunikazio ez bortitzean aditua eta haur masajean hezitzailea. Izen-ematea: kukumikuelkartea@gmail.com
Gurutze Mujikaren pintura eta olio erakusketa izango da ikusgai, Aroztegin. Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.