Espaloian dagoen Memoria Historikoaren Euskal Interpretazio Zentrotik abiatuta bisita gidatua lubakietara. Izena ematea beharrezkoa da: 943 79 64 63 edo turismo@debagoiena.eus.
Europako zaldirik zaharrena den pottoka bere inguru naturalean ezagutzeko aukera Pottokalekun. Tlf: 670 27 44 61
Santa Ana jaiak ospatuko dituzte Bolu auzoan. Honako egitaraua antolatu dute domekarako: 11:00 Pelota partidua. 11:30-13:30 Puzgarriak. 13:30 Txorizo eta gazta pintxoen banaketa. 13:30 Apar-festa. 13:00-15:00 Berbena. 16:00 Txiki chef. Sari-banaketa 17:30ean. 18:00-20:00 Puzgarriak. 18:00 Boxeo erakusketa frontoian. 20:00 Musika. 21:00 Saltxitxak salgai. 22:00 Santanatxoren igoera eta jaien amaiera Boluko zelaia martxarekin girotuta.
Oñati ezagutzeko bisita gidatuak: Santic Spiritus unibertsitatea, Euskal Herriko lehen unibertsitatea, eta San Migel parrokia, Gebara familiaren boterea irudikatzen duena XIV.etik XIX.era. Bisita gidatuak 13:00etan. Tlf: 943 78 34 53 Oñatiko Turismo Bulegoa eta Erdi Aroko San Migel errota. Ordutegia: 10:00etatik 19:00etara. Tlf: 943 78 34 53 Txokolateixia, txokolatearen interpretazio zentroa; Oñatik txokolatearen industrian izandako tradizioa. Denda ere badu. Bisita gidatuak: 12:00etan. Tlf: 605 76 35 95 Arrikrutz koba. Euskal Herriko paisaia karstikoaren adibide aparta. Mendeetan zehar ura arrokan zizelkatutako koba hau aitzindarietako bat izan zen Euskal Herriko ikerketa paleontologikoan. Ordutegia: 10:00etatik 18:00etara. Tlf: 943 08 20 00 Arantzazuko santutegia. Erlijioak eta arteak bat egiten dute han. Ordutegia: 09:00etatik 20:00etara. Bisita gidatuak: 10:30etan eta 15:30ean euskaraz, 12:30ean eta 17:00etan, gazteleraz. Aizkorriko parke naturaleko interpretazio zentroa. Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Tlf: 943 78 28 94
GURASO ESKOLA 2025-2026 IKASTURTEA Zer da? Seme-alaben bidelagun izateko prozesuan lagungarri diren ezagutzak, baliabideakt eta barne-konfiantza eskuratzeko elkargunea (gehienez, 15 lagun). Norentzat da? Gurasotasuna modu kontzienteagoan bizi nahi duten eta seme-alabekiko lotura, harmonia eta lankidetza handiagoa bilatzen duten gurasoentzat. Noiz dira saioak? Hilean behin, astelehenetan, 17:45etatik 19:45etara. Nolakoak dira saioak? Gurasoek dakartzaten gaiak, zalantzak, gogoetak edota egoerak abiapuntu moduan hartuta, bideratzaileak eta gainerako taldekideek beren ezagutza, esperientzia eta gogoetak partekatzen dituzte. Askotariko gaiak lantzen dira: beldurrak, agresibitatea, sexualitatea, mugak, sariak eta zigorrak, seme-alabekiko komunikazioa, anaia-arreben arteko harremana, seme-alaba berrien jaiotza, heriotza, gatazkak… Non da? Kuku Miku Elkartean. Bideratzailea Nerea Mendizabal, psikopedagogoa, komunikazio ez bortitzean aditua eta haur masajean hezitzailea. Izen-ematea: kukumikuelkartea@gmail.com
Maite Carrilloren Hausnarketak 30 margolanetan erakusketa izango da ikusgai, Aroztegin. Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.