Eguneko egitaraua: 09:00etan txistularien goiz-eresia. 10:00etan musika bandaren goiz-eresia eta santuak parrokiara iristea. 11:00etan meza nagusia Oñati Abesbatzarekin eta Oñatzeko dantzariekin, parrokian eta, ondoren, prozesioa –euria eginez gero, prozesioa parrokian egingo da–. Amaiaren, musika bandaren kontzertua parrokiako atarian –euria bada, Zubikoako pilotalekuan–. 18:15ean Corpus dantza guztiak, Oñatzekoen eskutik eta Aita Madina txistulari taldeak lagunduta, Foruen enparantzan –eguraldi txarra egiten badu, Zubikoa kiroldegian–. 19:00etan dantzaldia, musika bandarekin, parrokiako atarian –euria egiten badu, bertan behera geldituko da–.
Jaiak berotzen hasteko ekitaldiak: 10:30 Erraldoi eta kilikien topaketa. Zaldibartik irtenda kalejira. 13:00 Erraldoi konpartsen emanaldia Herriko Plazan. Parte hartuko dute Arrasate, Ondalan (Deustu), Txantrea, Bermeo eta Aretxabaletako konpartsak eta Txantrea, Iruñea, Bizkaia, Gares, Elgoibar, Gasteiz eta Arrasateko gaiteroak. 17:00 Pilota partiduak Uarkape frontoian. Arrasate Pilota Taldetik Orue-Zuazo vs Zubia-Osoro eta profesionalak: Exposito-Eskuza vs Murua-Aldabe. Sarrerak bi aste lehenago jarriko dira salgai Internetez (www.entradasfronton.com) eta leihatilan egunean bertan. 18:30 Errekortadore eskola ibiltaria. Antolatzailea: Bergarako zezenak. 19:30 Kontzertuak txosnagunean: 112 eta No Limits. 21:00 Dragoi jana Herriko plazan. Plazan erretako dragoia hantxe bertan dastatzeko aukera. Sanjuanetako egitarua hemen.
Elgeta herri hezitzailea ekimenak deituta horma irudia auzolanean margotzeko saioa, hilaren 22an, 10:30ean, kiroldegian. Haurrak uneoro heldu batez lagunduta egotea ezinbestekoa da. Margo berezia erabiliko da. Zikintzea axola ez duen arroparekin parte hartzea gomendatu dute; izan ere, margoa ez da zikindutako arropetatik kenduko.
Erretiratuek uztailaren 4an egingo dute jaietako bazkaria, Bolatokiko gimnasioan. Izen-ematea ekainaren 22an izango da, 11:00-13:00 artean Ozkarbi elkartean. Prezioa da 14 euro.
Balearen modulua gertutik ezagutzeko bisita gidatua egingo dute Laboratoriumen.
Ondarreko jaiak direla eta, ohi den eran, prozesioa egingo da, meza ondoren; ostean, dantzari txikien saioa.
Xake Txapelketa (5 min /suitzar sistema) 16:30ean. Izena emateko 16:00 kartzela zaharrean.
Bergarako orkestraren kontzertua izango da, eta doinu eta kantu ezagunak joko dituzte: Neomak, Ken7 eta Latzen, besteak beste.
'Erase una vez mi madre' filma (Frantzia, 2025). Zuzendaria: Ken Scott. Iraupena: 103 minutu. Sarrera da 5,50 euro.
Elgetako argazki zaharren bigarren erakusketa ekainaren 12tik 22ra kultura etxeko erakusketa aretoan. Artxiboko boluntario taldearen eskutik. Ordutegia: Ekainak 12 - 18:00-20:00. Ekainak 13 - 18:00-20:00. Ekainak 14 - 11:00-14:00 eta 18:00-20:00. Ekainak 15 - 11:00-14:00. Ekainak 19 - 18:00-20:00. Ekainak 20 - 18:00-20:00. Ekainak 21 - 11:00-14:00 eta 18:00-20:00. Ekainak 22 - 11:00-14:00.
Ekainaren 13tik 29ra Bergarako XXXIII. Kirol argazkien lehiaketa erakusketa egongo da ikusgai. Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.