Bergarako Neska Eskalatzaileen I. Topaketa egingo dute Labegaraietako Rokodromoan. Honakoa da egitaraua: 10:00 Elkartu 10:30 Eskalatzen hasi 13:30 Pikoteoa Izena eman behar da galdetegia beteta.
Gipuzkoako Neguko Igeriketa Txapelketa jokatuko dute 10 klubetako 200 igerilarik. Goizez, 10:00etan hasita; arratsaldez, 16:30ean hasita.
Espaloian dagoen Memoria Historikoaren Euskal Interpretazio Zentrotik abiatuta bisita gidatua lubakietara. Izena ematea beharrezkoa da: 943 79 64 63 edo turismo@debagoiena.eus.
Binakako Txapelketako partidak jokatuko dira, Ados Pilotaren eskutik. Tartean izango dira Leire Galeano eta Olatz Insausti antzuolarrak.
Pentsiodunen Mugimenduak bultzatutako sinadura-bilketa egingo dute Elgetan ere. Ozkarbi elkarte aurrean izango da mahaia, otsailaren 2an, 12:00etatik aurrera.
Esanezin zuzenean. Ianire Aranzaberen (Altzagarate, 1999) bakarkako proiektua da Esanezin. Sarrera: zortzi euro.
Euskal Herriko XVI. Mus txapelketako kanporaketa jokatuko da Eskoriatzan, Inkernu tabernan.
Euskal Herriko Mus Txapelketa dela-eta, Antzuolako finala jokatuko dute, hiru kanporaketaren ondoren. Gorosti tabernan izango da, 16:15ean.
3D puzzle eta buru-hausgarriak jarriko dituzte Musakolako Jubilatuen Etxean. Ekintzaren helburua da bakardadeari haurre egitea, harremanak sustatzea eta lotura sozial berriak bultzatzea.
Robotia (Espainia, 2024, 84 minutu) izango dute umeek, androideak eta robotak protagonista dituen marrazki bizidunen filma. Sarera: 3 euro.
Ikusi makusi antzerki taldearen eskutik, pertsonen irudi fisikoa ez dela garrantzitsuena eta zahartzarora iristea, bizi esperientzia eta jakinduriaren ezaugarriak direla adieraziko dute lanean. Sarrera: 5€ aldez aurretik kiroldegian
Helduek Cónclave (Erresuma Batua, 2024, 115 minutu) filma izango dute. Aita Santu baten heriotzaren ondoren berriaren aukeraketan sortutako sekretu eta konspirazioak ditu ardatz Edward Berger zuzendariaren lanak. Sarrera: 5 euro.
Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola ditu protagonista Juan Carlos Rubiok idatzitako lanak eta herrialdeen eta gizakien arteko inkomunikazioaren gainean hausnartzea du helburu. Sarrera: 10 euro.
'Black Box' adimen artifizialaren alderdi nagusienei buruz kontzientziatzea helburu duen erakusketa-modulua da. Adimen artifiziala esploratzera gonbidatzen duen kutxa beltz bat da. Ordutegiari dagokionez, Bergarako Laboratorium Museoaren ordutegiaren araberakoa da.
Bergarako Buztinzale Elkartea euren lanak jarriko ditu ikusgai Aroztegin. Ordutegia: martitzenetik egubakoitzera 18:00-20:30; zapatua 12:00-14:00 eta 18:00-20:30; domeka eta jai egunak 12:00-14:00.