Goienagusik antolatuta Ana Isabel Ugalde historialari arrasatearrak egingo duen hitzaldian kantatzeko forma errimatuak asmatu zituzten euskal emakumeak ikusaraztea da asmoa, euren egiletza eta presentzia aldarrikatuz.
Pentsio publiko duinak, kalitatezko egoitza publikoak eta adinekoen zaintza lanetarako laguntza publikoak aldarrikatzeko elkarretaratzea herriko hainbat pentsiodunek deituta.
Ariketa fisiko leunen saioa Lagun Leku erretiratuen elkarteak antolatuta.
Herrigunean kokatuta dauden Auzo jaiak antolatzeko Auzo jai-Elkarteekin bilera. Gaiak: 2025eko egutegia, baimenak eta material eskaera, txorimaloen antolaketa eta segutasuna, musika... Udaleko batzorde gelan izango da bilera.
Itoitz, udako sesioak dokumentala (2024). Zuzendaritza: Larraitz Zuazo, Zuri Goikoetxea, Ainhoa Andraka. Iraupena: 100 minutu. Sarrera da: 4,50 euro. Gaur ikuslearen egun da.
'Black Box' adimen artifizialaren alderdi nagusienei buruz kontzientziatzea helburu duen erakusketa-modulua da. Adimen artifiziala esploratzera gonbidatzen duen kutxa beltz bat da. Ordutegiari dagokionez, Bergarako Laboratorium Museoaren ordutegiaren araberakoa da.
Mendizale, alpinista eta eskalatzaile aitzindarien argazki erakusketa (1934-2024). Aloña Mendiko mendi sailak antolatuta.
Bergarako Buztinzale Elkartea euren lanak jarriko ditu ikusgai Aroztegin. Ordutegia: martitzenetik egubakoitzera 18:00-20:30; zapatua 12:00-14:00 eta 18:00-20:30; domeka eta jai egunak 12:00-14:00.