Bergarako Musika Bandak kontzertua eskainiko du San Pedro elizan.
Mufasa lehoi kumearen istorioa jaso dute izen bereko marrazki bizidunen filmean (Estatu Batuak, 2024, 120 min.). Sarrera: 3 euro.
Jacques Audiard zuzendariaren Emilia Perez filma (Frantzia, 2024, 132 min.), ostera, thriller musikala da. Karla Sofia Gascon, Zoe Saldana, Selena Gomez eta Adriana Paz dira aktore nagusiak. Sarrera: 5 euro.
Dejabu taldearen lana. Konpainia bateko hiru kideek Mexikora eginiko bidaia kontatzen du antzezlanak. Sarrerak, hamar euro.
'Black Box' adimen artifizialaren alderdi nagusienei buruz kontzientziatzea helburu duen erakusketa-modulua da. Adimen artifiziala esploratzera gonbidatzen duen kutxa beltz bat da. Ordutegiari dagokionez, Bergarako Laboratorium Museoaren ordutegiaren araberakoa da.
Arrasateko Argazki Elkarteak antolatutako argazki lehiaketara aurkeztutakoen artetik aukeratutako 30 argazkien erakusketa. Horiek erosteko aukera egongo da (35 euro), eta batutako dirua Mara CLN1 egitasmoarendako izango da.
Musika eta mugimendua, lotuan, sueltoan: fandango, arin-arin, dantza-jauziak, Baztango mutildantzak, ingurutxoak, kontradantzak, plazetako ohiko beste dantza batzuk... Oinarrizko mailak eta dantza-txokoa. Hastapeneko maila, aurten asteazkenetan. Hasiera: urriak 2 Izena ematea irailean zehar: Portaloi elkartea: 623165916 / portaloielkartea@gmail.com
Bergarako Taila Eskolako kideek euren lanak jarriko dituzte ikusgai Aroztegin. Ordutegia: martitzenetik egubakoitzera 18:00-20:30; zapatua 12:00-14:00 eta 18:00-20:30; domeka eta jai egunak 12:00-14:00.