Bide baten esanahia diska berriaren hiru bideoklipez osatutako Trilogia egin dute eta Seminarixoan aurkeztuko du Brigade Locok. Sarrera doakoa izango da. Aforoa bete arte.
Ana Goitia Erkiaga Anatxu kazetari eta aurkezle ezagunak Katana bakarrizketa saioa egingo du. Gaur egungo musika, sold out fenomenoa, matxismoa, lodifobia eta beste hainbat gai izango ditu hizpide. Sarrera: 6 euro.
Clint Eastwood-ek zuzendutako Jurado nº2 filmak (Estatu Batuak, 2024, 113 min.) Nicholas Hoult, Toni Collette, J. K. Simmons eta Kiefer Sutherland aktoreak ditu protagonista. Hilketa bateko epaimahaiko kide baten istorioa jaso du, biktimaren heriotzarekin zerikusia izan dezakeen kide batena hain zuzen ere. Sarrera: 5 euro.
'Black Box' adimen artifizialaren alderdi nagusienei buruz kontzientziatzea helburu duen erakusketa-modulua da. Adimen artifiziala esploratzera gonbidatzen duen kutxa beltz bat da. Ordutegiari dagokionez, Bergarako Laboratorium Museoaren ordutegiaren araberakoa da.
Musika eta mugimendua, lotuan, sueltoan: fandango, arin-arin, dantza-jauziak, Baztango mutildantzak, ingurutxoak, kontradantzak, plazetako ohiko beste dantza batzuk... Oinarrizko mailak eta dantza-txokoa. Hastapeneko maila, aurten asteazkenetan. Hasiera: urriak 2 Izena ematea irailean zehar: Portaloi elkartea: 623165916 / portaloielkartea@gmail.com
Arrasateko Argazki Elkarteak antolatutako argazki lehiaketara aurkeztutakoen artetik aukeratutako 30 argazkien erakusketa. Horiek erosteko aukera egongo da (35 euro), eta batutako dirua Mara CLN1 egitasmoarendako izango da.
Bergarako Taila Eskolako kideek euren lanak jarriko dituzte ikusgai Aroztegin. Ordutegia: martitzenetik egubakoitzera 18:00-20:30; zapatua 12:00-14:00 eta 18:00-20:30; domeka eta jai egunak 12:00-14:00.