Meaka-Irimo herri plataformak antolatuta, Trekutz Eguna ospatuko dute. Hau da egitaraua: 09:00. Herriko Plazatik irteera Trekutzera. 10:15. Trekutzetik irteera Irimora. 11:00. Irimon ekitaldia eta hamaiketakoa. 13:00. Txirlo eta toka txapelketak, Gaztelugainen. 14:30. Bazkaria; ondoren, bertso saioa eta erromeria Astiazaran eta Narbaizarekin.
09:30 Diana etxerik etxe. 10:00 Ikazkin Trail mendi lasterketako korrikalariak animatu. 11:30 Kanpai-hotsak. 12:00 Meza, auzoan hildakoen alde. 13:00 Luntxa eta 23. ginkana. 17:45 Areantzako jolasak.
Kalistenia ikastaroa gaur San Martineko kalistenia gunean.
Txanda elkarteko dendariek kanpora aterako dituzte euren produktuak; asko, deskontuekin. Goizean izango da, denden ordutegiaren barruan.
Hirugarren mendi lasterketak bi ibilbide izango ditu: luzea, 23,2 km eta 1.300 metroko aldaparekin, eta laburra, 14,8 km eta 920 metroko aldaparekin.
Zapatuan Torralde ingurua txukunduko dute auzolanean, hemendik gutxira ikerketa arkeologikoekin hasteko asmoa baitauka Arabako Foru Aldundiak. Auzolan horretan, Ondare Babeseko arkeologo baten laguntzarekin garbituko da ingurua, arkeologoak indusketa lanekin hasteko.
Gazte mailako txirrindularien lasterketa, Gari Bañosen omenezkoa, Aloña Mendiko txirrindularitza sailak antolatuta.
10:00-12:00 Arkuarekin tiro ekitaldia bolatokian. 12:30-14:30 Latuna Bando txaranga. 16:00-18:00 Oreka ikuskizuna eta jolasak. 17:00 Briska eta mus txapelketa. 19:00 Nobena amaiera 19:30 Ogi eta gazta. 20:00 Txistulariak. 21:30 Herri afaria. 00:00 Amaia DJa.
Atzeko kaleko jaien barruan, gaur: 11:00 -Aloña Mendi K. E.aren 75. urteurrenaren logoaren margotzeaOstean: Umeendako marrazki saioa 13:00: Auzokoen omenezko salda Makalena Elkartearen eskutik 14:30: Auzo bazkariaBazkal ostean: Mojitoak ACESMA elkartearen eskutik 18:30: Txorimalo eta erraldoien kalejira 19:00: Garagardo dastaketa 20:00: Andoni Ollokiegi 20:00etatik aurrera: Mojitoak ACESMA elkartearen eskutik 22:30: Kontzertuak: John Dealer and The Coconuts / The Clayton 23:30: Piroteknia saioa eta suzko zezena
11:00-14:00 eta 16:30-19:30, Kids&Us gunea 12:00-14:00 eta 16:30-18:30, puzgarriak 14:30ean, bazkaria 18:00etan, apar festa 18:30ean, mariatxiak 19:30ean, karaokea Markel Goikolearekin 21:30ean, zezen-suzkoa 22:30ean, Urtz taldea
11:30ean, puzgarriak 12:00etan, triki-poteoa 12:30ean, toka eta igela txapelketak 17:00etan, apar festa 18:00etan, txokolate-jana 18:15ean, buruhandiak 19:00etan, zapata jaurtiketa txapelketa 21:00etan, sardina-jana 23:00etan, bingo-jokoa 23:30ean, DJ-a
Auzo bazkaria gaur, Arantzazuk auzo etxean, auzoko jaiak ospatzeko. Musikariak eta bertsolariak ere izango dira.
XVI. Oreixe Akustikoa jaialdiaren baitan. Sarrerak, bost euro.
Axtroki Merkatari Elkarteko kideek opor osteko ongi-etorri jai moduan parrillada eta dantzaldia antolatu dute.