Debalde. Izena emateko: Arrasate.eus edo 943-25 20 00.
Antzuola Saria-Iñaki Leteren oroimenezko txirrindularitza proba izango da goizean. Puntuagarria da Lehendakari Txapelketarako.
Trianako jaietan, gaur: 10:00 - Goiz eresia 13:00 - Oñatz dantza taldeko gaztetxoen emanaldia kaleetan zehar 17:00 - Haur eta gaztetxoentza jolasak Gaztelekukoen eskutik. 18:00 - Potx magoa 21:00 - Xolonpon omenezko trakia
10:30ean, diana Motores txarangarekin 11:00ean, puzgarriak eta apar-festa 11:30ean, herri kirolak 13:00etan, meza nagusia 14:00etan, bazkaria auzoko erretiratuentzat. 18:30ean, txotxongiloak 20:00etan, boloa 20:30ean, Patxi Luqueren musika emanaldia 22:30ean, jaietako azken traka
Arantzazuko santutegira bisita gidatua: 10:30ean eta 15:30ean euskaraz eta 12:30ean eta 17:00etangazteleraz . Erreserba egin behar da: 943 79 64 63.
10:30 Artisau eta bigarren eskuko produktuen eta jostailuen azoka, Bizkaia kalean. 13:00 Paella lehiaketa. 19:00 Nagusiendako dantzaldia, Zaraiako aparkalekuan. 20:00 Auzoko nagusienari eta gazteenari omenaldia.
Xalbadorpe elkarteak hilaren 18rako iragarri du 80 urtetik gorako bazkideen eguna. Egitaraua da: meza (12:00) eta bazkaria Ozkarbi elkartean (14:00). Parte hartu nahi dutenek Ozkarbi elkartean eman behar dute izena domekan, hilak 14, 11:00etatik 13:00etara.
Arantzazuko parketxeak antolatuta eta esku artean mapa bana hartuta, familian, Arantzazuko altxorren bila ibiliko dira. Orientazioaren hastapenak jasotzeaz gain, familian jolasteko aukera izango da. Aldez aurretik eman behar da izena: arantzazu@gipuzkoanatura.eus edo 943 78 28 94 / 699 335 183.
Uribarri auzoan San Kristobal eguna ospatuko dute domekan eta honako egitaraua antolatu dute: 12:00 Meza eta ostean, bertsolariak. 14:30 Auzo-bazkaria. 17:00 Ume jolasak. 17:30 Bolo txapelketa.
Oñatiko Sancti Spiritus unibertsitatea eta San Migel parrokia ikusteko bisita gidatua. Ertaroko San Migel Errota ere ikus daiteke bisita Oñatiko turismo bulegoko ordutegian. Talde bisita, erreserbapean: 943 78 34 53.
Landatxope jubilatu eta pentsiodunen elkarteak antolatuta, Antzuolako jaietarako motorrak berotzeko, bazkaria egingo dute beste urte batez; ondoren, erromeria ere izango da.
Zurrategiko kiosko eraberrituaren inaugurazioa dela-eta, Kiimak eta Azkaiter Pelox taldeen kontzertuak izango dira.