Ikasturte amaierako jaia antolatu dute Herri Eskolan barikurako. 09:30, LH6-ko ikasleen irratsaio emanaldia. Jarraian askotariko ekintzak, tartean ipuin kontaketak haur hezkuntzako ikasleendako. 14:30-16:00, irakasleek eta familiek antolatutako tailerrak 16:00, herri kirolak ikasle, familia eta irakasleendako (frontoi zaharrean) 17:00, koreografia denek dantzatzeko. Kantutegia: Denon artean abestu. Oharra: antolatzaileek gonbidatu dute eskolako kamiseta edo jertsea soinean eramatera.
09:30ean, ginkana LH4ko ikasleendako 10:30ean, danborrada 17:15ean, txalaparta 17:25ean, manifestuaren irakurketa 17:30ean, Argitxori ongietorria eta umezaintzako haurren ikuskizuna 18:00etan, trikitilariak 18:15ean, euskal dantzak Txikitxu-Arrostaitz taldearekin 18:30ean, ikuskizunak Gaztelupe eta Gazteluondo guneko ikasleekin eta irakasleekin 19:15ean, dantzak Geraldine Gasarekin 19:30ean, DJ Erik
Eegun guztian zehar ikasleak tailer eta ekintza desberdinez gozatuko dute, eta arratsaldean, Haur eta Lehen Hezkuntzako jaialdia izango da, Batxi 2ko orla banaketa, eta afaria eguna borobiltzeko. Arratsaldeko egitaraua Santa Maina plazan egitea aurreikusita dago. Hala ere, eguraldia aldatuz gero festa Lehen Hezkuntzako eraikinean ospatuko dute.
Ekaineko odol emate eguna. Aurrez hartu behar da ordua odola emateko; deitu egin behar da egunean bertan 08:30etik 13:30era bitartean telefono zenbaki honetara: 943 00 78 84.
Aloña Mendiko gimnasia erritmikako kideek erakustaldia egingo dute.
Trikitixa eskolako ikasleek ikasturte bukaerako jaia egingo dute. Eguraldi txarrarekin kanpoko frontoian izango da.
Pelota eguna ospatuko du Aloña Mendiko pilota sailak. Finalak jokatuko dira kategoria ezberdinetan, sari banaketa eta material zozketa ere egingo dituzte, baita gurasoekin luntxa ere. (Eguraldia txarra bada, kiroldegiko frontoian)
Herritar guztiendako.
18:00. Arrasate Musikaleko kurtso amaierako ikuskizuna, Amaia Antzokian. 20:00. Goikobaluren kontzertua, San Frantzisko elizan. 21:30. Kantu afaria Sei Pistols eta Trabuko Bat taldearekin, Herriko Plazan.
Leizarra musika bandak eta Oñatiko banda gazteak, elkarrekin, kontzertua emango dute, 7x7 Kultura kalean ekimenaren baitan.
Secundino Esnaola musika eskolako trikitixa ikasleen emanaldia.
Gaztetxef, Tako lehiaketa egingo da gaztelekuko nerabeekin.
Elgetako 18 eragilek Herri Azoka egingo dute barikuan plazan. Eguraldi txarra balego, frontoian. Zuzeneko musika eta tailerrak ere egongo dira. Eragileak dira: udal artxiboko lantaldea, Kantsatzeke mendi taldea, Herri Eskola, Maala guraso elkartea, Piñu-koku enduro taldea, gazte asanblada, baratze parkeko kideak, haur eskola, Mendi Mendia racing taldea, Amantalak talde feminista, Ixotzen energia komunitatea, liburutegia beste baitako ekintza guztiekin, Intxortako Ahuntzak trail taldea, odol emaileen elkartea, Xalbadorpe erretiratu elkartea, Goibeko euskara elkartea, ludoteka, eta Elgetako herri hezitzailea egitasmoa.
Ale & The Hopes taldeak emango du kontzertua Sastiñako Musika Festibalean.
Goikobaluk eta AGA Arrasateko Gazte Abesbatzak Salve solstitium kontzertua egingo dute. Txorbela Otxoteko eta Parrokiako koruko kideak, eta beste bidelagun batzuk parte hartuko dute, baita kontzerturako osatu den orkestrak ere. Besteak beste, Hilarion Eslavaren Salvea abestuko dute.
Bergarako orkestra sinfonikoaren kontzertua, 20:00etan, Espaloian. Xalbadorpe elkartearen ekaineko ekintzen barruan antolatutako emanaldia da. Sarrera doan.
Gaztetxeko eraikinaren urteurrena ospatzeko Ain_bat talde arrasatearra gonbidatu dute.
Goikobalu abesbatza, Txorbela otxotea eta Parrokiako korua. Besteak beste, Hilario Eslavaren Salvea abestuko dute.
Chico Infierno taldearen emanaldiaren ordez, Orekakero taldea izango da. Eskoriatzako musikariak dira, eta punck rock eta HXC melodikoa eskainiko dute. Bad Sound taldea, berriz, 2003. urtean Irunen sortutako musika taldea da. Reggae, Dancehall eta Ragga estiloak biltzen dituena besteen tartean. Takotegia egongo da
Tribial gaua antolatu da gaurko gaztetxean. Parte hartzaileek hiruko taldeak osatu beharko dituzte eta izena eman sare sozialetan adieraziko duten bidetik. Plaza kopuru mugatua izango da.
'El último verano' filma (Frantzia, 2023). Zuzendaria: Catherine Breillat. Iraupena: 104 minutu. Sarrera da bost euro. (2023an, filmarin onenaren hautagaia Canneseko festibalean eta Sevillakoan; 2024an, epaimahaiaren sari berezia Gijongo jaialdian).