Elgetako 18 eragilek Herri Azoka egingo dute barikuan plazan. Eguraldi txarra balego, frontoian. Zuzeneko musika eta tailerrak ere egongo dira. Eragileak dira: udal artxiboko lantaldea, Kantsatzeke mendi taldea, Herri Eskola, Maala guraso elkartea, Piñu-koku enduro taldea, gazte asanblada, baratze parkeko kideak, haur eskola, Mendi Mendia racing taldea, Amantalak talde feminista, Ixotzen energia komunitatea, liburutegia beste baitako ekintza guztiekin, Intxortako Ahuntzak trail taldea, odol emaileen elkartea, Xalbadorpe erretiratu elkartea, Goibeko euskara elkartea, ludoteka, eta Elgetako herri hezitzailea egitasmoa.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.