Oñatz dantza taldeko dantzariak, aspaldiko ohiturari jarraituz, herriko auzoetan ibiliko da.
Ate irekien jardunaldia gaur Gomiztegiko artzain eskolan.
Oñatiko corpus dantzak herriko ikastetxeetan, Oñatz dantza-taldearen eskutik, Aita Madina Txistulari taldeak lagunduta.
Oñatz dantza taldearen ekitaldia Kasablankan, Ugarkalden eta San Martinen, Aita Madina Txistularitaldeak lagunduta.
Potx pailazoaren ikuskizuna Caritasek jarritako Taupagunearen eskutik.
Arizmendi ikastolako Gaztelupe guneko batxilergoko ikasleek bigarren eskuko azoka jarriko dute. Helburua da ikasturte bukaerako bidaiarako dirua lortzea eta bigarren bizitza bat ematea erabiltzen ez diren produktuei. Seber Altube plazan eta Uarkape aurrealdean jarriko dituzte postuak.
Liburutegiko ipuin kontalari taldearen eskutik ipuin kontalari saioa, barikuan. Argibide gehiago liburutegian. Ikasturte honetako azken saioa izango da. 17:30-17:50, HH2, HH3 eta HH4ko umeendako. 18:00-18:20, HH5, LH1 eta LH2ko umeendako. 18:30-18:50, LH3, LH4 eta LH5eko umeendako.
Dantza Astea: 18:00-19:00 Dantza urbano tailerra. Ikigai Dance Studio (Gasteiz). 19:00 Dantza urbanoa. Kaizen Konpania (Gasteiz). Mitarte kalea.
Ikasturte amaierako emanaldia.
Lanbroa kultur elkarteak antolatuta Kataluniako hauteskundeen osteko egoeraren gainean egingo dute berba. Hizlaria izango da Josu Tornay, Historian lizentziaduna eta ANCko kide ohia. Solasaldiaren ostean afaria izango da Pertxa elkartean.
Txorimalo eta erraldoien kalejira, Santa Ana antzokitik hasita, Jose de Azpiazu Musika Eskolako trikitixa taldeak lagunduta. Corpus jaien barruan.
Udalak antolatuta eta Naturtzaindiako bi kideren laguntzarekin saguzarrak entzuteko eta ikusteko irteera. Taldea 21:00etan elkartuko da plazan eta herritar guztiendako irteera da. Astelehenean eskolan bi aurkezpen saio egin zituen Naturtzaindiako Ion Fontenlak. Plazan azalpen labur bat egongo da, eta ondoren ordubete inguruko irteera ultrasoinuak jasotzeko detektagailuekin. Linternak hartzea gomendatu dute.
'Siempre nos quedará mañana' filma (Italia, 2023). Zuzendaria: Paola Cortellesi. Iraupena: 118 minutu. Sarrera da bost euro. Oharra: Gaur jatorrizko bertsioan.
Egubakoitzak berreskuratzen ekimenaren baitan musika elektronikoari egingo diote lekua eta horretarako gonbidatu dituzte Ke Lepo eta Zatibi. Sarrera: 8 euro.
Maiatzaren 17tik ekainaren 2ra arte egongo da ikusgai.
Udalak antolatutako udaleku irekietan izena emateko aukera zabalik da ekainaren 7ra arte. Udalekuak izango dira ekainaren 24tik uztailaren 24ra, astelehenetik barikura 09:00etatik 13:00etara. Umeen adina: HH2tik LH6ra. Informazio gehiago hemen.
Hilabete barru jaietan izango da Elgeta, eta jai batzordeak antolatutako kartel lehiaketara hamahiru kartel-proposamen heldu dira. Ikusgai daude guztiak zeramika gelan eta zabalik da botoa emateko aukera. Boto gehien jasotzen dituen lanak iragarriko ditu jaiak, eta 100 euroko saria jasoko du egileak.