Gazte Koordinadora Sozialistak, Aramaixo Tropikala Gazte Asanbladak eta Arrasateko gaztetxeak egun osoko egitaraua prestatu dute: 09:30 Mendi martxa: Aramaio-Arrasate. Aramaioko biribilgunetik abiatuta. 12:00 Hitzaldia: Ba al dugu gazte langileok kirol eta aisialdirako kalitatezko sarbiderik? Arrasateko gaztetxean. 14:30 Bazkaria, Arrasateko gaztetxean. 18:00 Kirol ikuskizuna, kanpan. 00:00 DJ Inox, Arrasateko gaztetxean.
AXTROKI merkataritza elkarteko denda eta tabernatan erosterakoan txartelak eskuratu daitezke, azoka egunean loreak doan hartzeko. Gainera, loreak salgai ere egongo dira.
Kurtzebarri mendiaren magalean dagoen San Juan Txiki ermitako eguna: 10:00 Etxafuego jaurtiketa eta kanpai jotzea. 10:00 San Juan Txikira igoera. 11:00 Meza ermitan. 11:30 Salda eta txorizo dastatzea, musikak lagun eginda. Eguraldi txarra eginez gero Mendiolan egingo dute ospakizuna.
Leintz Eskola Kirolak antolatuta 3x3 saskibaloi txapelketa jokatuko da, 25.ez. Ordutegia: 10:00-13:00 eta 15:00-18:30.
Egitaraua: 10:30 Crossfit erakustaldia. 12:00 Ernaitxoren jaitsiera. 12:30 Haurrentzat herri kirolak: igela, toka, buruhandiak, aurpegi margotzea… 14:30 Txomingero bazkaria. 17:00 Nagusientzat herri kirolak. 18:00 Txokolatea banatuko da, bitartean haurren jolasak. 19:00 Kontzertuak Good Vibes eta Low cost.
Arizmendi ikastolako Basabeazpi guneka Udaberri Jaia ospatuko du: 10:45 Egunaren hasiera, Basabeazpi aurrean. 11:00 Herri jolasak. 12:00 Trikitilariekin kalejira, Basabeazpitik Herriko Plazara. 12:15 Buruhandiak herriko plazan. 12:30 Plaza dantzak eta jolasak. 13:00 Topa berezia, Arizmendi ikastolaren 20. urteurrena gogoan. 14:30 Bazkaria. 15:00 Umeentzako tailerrak. 16:15 Musika jolasak. 17:30 Txokolate beroa Argitxorekin. 18:30 Artistaz blai! Mitarte kalean.
Makilakorta Fest jaia antolatuko du Gatza City Krew gazte taldeak.
Arraguak dinamizatuta. Gaur, laugarren saioa eta azken saioa. Izena: Bibliotekan edo webgunean.
11:00etan eta 12:30ean. Erreserba egiten duen lehenengo pertsonak aukeratuko du bisita mota eta hizkuntza. Izena emateko: 943-76 90 03.
Debagoieneko Trikitixa Egunean 400 trikitilari inguru elkartuko dira eta Arrasateko hainbat txokotan jardungo dute taldetan banatuta. Ondoren, guztiak elkartu eta hiru gunetan emanaldiak eskainiko dituzte. Goizeko jardunaldia plazan bukatuko dute, eta Uarkape pilotalekuan bazkaldu, ondoren. Erromeria izango da bazkalostean.
3 eta 12 urte arteko haur eta aurre-nerabeendako. Ordutegia: 11:30-13:30.
Madrilgo Euskal Etxeko Orfeoiak eta Oñati Abesbatzak egingo diote omenaldia.
Gazte mailako txirrindularien lasterketa, Arantzazuko igoera, Aloña Mendiko txirrindularitza sailak antolatuta.
Josu Martinez zuzendariaren Bizkarsoro filma emango dute Ixotu taldeak eta Atxabaltako Gazte Mugimenduak antolatuta. Debalde izango da.
'Pequeñas cartas indiscretas' filma (Erresuma Batua, 2023). Zuzendaria: Thea Sharrock. Iraupena: 102 minutu. Sarrera da bost euro. Gaur bi emanaldi: 19:30ean eta 22:00etan.
Korrontzi talde bizkaitarrak kontzertua emango du Moises Azpiazu dantza taldeak lagun eginda. Sarrerak salgai jarriko dituzte emanaldia hasi baino ordubete lehenago (8 euro), baita online ere.
Olalde pilota elkarteak antolatuta, Atzeko Txapelketa Herrikoia egingo dute.
Eduardo Alsasuaren margolanak ikusgai, gaurtik maiatzaren 12ra arte.